Metal Norte jaialdia izango da gaur
Lehenengo saioa izango da gaurkoa, Tunk aretoan.
Metal Norte jaialdiaz gozatu nahi dutenek gaur dute lehen egunak. Airless, Azrael, Vhaldemar, Tamerlayn, Black Devil eta Donna Die taldeak igoko dira Tunk aretoko oholtza gainera 22:00etatik aurrera. Sarrerak 15 euro balio du aurrez, eta 18 euro leihatilan erosiz gero.
Datorren astean, hilak 23, jaialdiaren bigarren saioa izango da, ordu eta toki berean. Egun horretan, baina, beste talde batzuk ariko dira: Muro, Oker, Eveth, Unbound, Ethos eta Madragora Negra.