Gaur goizean Ibargain Musika Eskolako harpa eta flauta ikasleek klase berezia jaso dute. Gisa horretako lehen masterclassa egin dute udaletxeko areto nagusian, musika eskolako irakasle Iñaki Gurrutxagak bultzatuta. Jesus Silguero flauta jolearen eta Ursula Segarra harpa jolearen gidaritzapean gauza asko ikasi dituzte ikasleek. Gero, bi horien kontzertua entzuteko aukera izan dute.
Harpa masterclassa
Flauta masterclassa