Magostoa ospatuko dute gaur Pasaiako galiziarrek
Gaur, udazkenaren etorrera ospatuko dute galiziarrek Magostoarekin. Gaztainerre jaia egingo dute arratsaldean, Trintxerpeko pilotalekuan. Han erreko dituzte gaztainak eta doan banatuko dizkiete festara biltzen diren guztiei. Horrez gain, Alvariño ardoa eta lakoi dastatzea izango dira. Bihar, berriz, zendutako marinelak gogoratuko dituzte, 12:00etan San Pedroko Torrean lore eskaintza eginez. Azkenik, hilaren 23an, Donibanen jokatuko den Pasaiako Badiako Txirikila Lehiaketarekin bukatuko da aurtengo Magostoa.