Eskola feministaren lehen saioa
Atzo ilunabarrean eskola feministaren lehen saioa egin zuten Amazkar tabernan. 40 lagun inguru hurbildu ziren Antiju Morik herriko talde feministak antolatutako saiora. Bilgune Feministako lau kidek gidatu zuten tailerra, indarkeria matxistari buruzkoa. Parte hartzaileak taldetan banatu eta hainbat egoera planteatu zitzaizkien, horien gainean hausnar zezaten.
Eskola feministak beste hiru saio izango ditu, aurrerago zehaztuko dituzte horiek.