Hurrengo larunbatean, hilak 23, “Errenteria eraldatuko duten” ildo estrategikoen aurkezpen ekitaldia egingo dute. Ildo estrategiko horiek 2025 Plan Estrategikoaren prozesu parte hartzailean zehaztu direla jakinarazi du udalak. Ekitaldia 11:00etan izango da, Merkatuzarren.
Ekitaldia irekia da, baina parte hartzeko aurretik baieztatu egin beharko dute joateko interesa dutenek 943 44 96 11 telefono zenbakira deituta edo
alkatetza[a bildua]errenteria.net helbidera idatzita.
Parte hartze prozesuaren gaineko informazio gehiago
www.errenteria2025.net webgunean aurki daiteke.