http://www.youtube.com/watch?v=tIwOkLGkFwU
Abenduaren 2tik 6ra emango dute Errenteria Hiria Kulturgunean
Butoh ikastaroa
Japoniako Butoh dantza ikastaroa antolatu du Dejabu panpin laborategiak datorren hilabeteari begira, eta lehen mailako irakasle batekin, gainera: Sua Urana. Bartzelonako El Horizonte Danza konpainiaren eta Butoh sokaren sortzailea da bera. Ikastaroa abenduaren 2tik 6ra izango da Errenteria Hiri Kulturgunean, astelehenetik ostegunera 15:30etik 19:30era, eta ostiralean, 09:30etik 13:30era.
Butoh dantza Hiroshimaren ostean, Japonian sortu zen dantza “indartsu” bezala deskribatu du Dejabuk. Hor ikasten diren teknikak dantzarientzat ez ezik antzerkilarientzat ere baliagarriak direla aurreratu du, “edo besterik gabe, bere gorputzaren adierazpena landu nahi duten guztientzat”.
Ikastaroan pieza indibidual nahiz kolektiboak sortuko dituztela aurreratu dute “inprobisaketa dinamiken bitartez”. Horrez gain, azken egunean “performance kolektibo bat” sortuko dutela gaineratu dute.
Ikastaroak 70 euro balio du, eta izena emateko
antzerkilabea[a bildua]gmail.com helbidera idatzi edo 678 70 34 44 (Miren Alcala) telefono zenbakira deitu behar da.