Bildu eta EAJ Pasaia "zigortzen" ari direla salatu du PSE-EEk
“Astigarragan, 5.000 herri batean, biztanleko 16 euro jasoko dituzte, eta Pasaian 7,44 biztanleko, 15.885 biztanle dituen herri batean”. Gipuzkoako Foru Aldundian defizita handitzearekin batera egindako banaketarekin ez dago ados Pasaiako PSE-EE. 6 milioi horiek banatzeko Bilduk eta EAJk lortutako akordioarekin Pasaia, “erabat kaltetuta” ateratzen dela iritzi dio.
Herri txikien aldeko banaketa egiten dela adierazi du PSE-EEk, eta “biztanle gehiago eta karga gehiago dituzten herriak kaltetzen” dituela. “Zenbat eta biztanle gehiago eduki, orduan eta zerbitzuen prestazio maila. Herri txikiek esaterako, ez dute zerbitzu sozialak ematera behartuak”. Are gehiago, Pasaiak zaharren egoitza ere baduela gogorarazi du.
Horrez gain, Gipuzkoako Batzar Nagusietan PSE-EEk aurkeztutako proposamena ez onartu izana deitoratzen duela esan du PSE-EEk, “biztanleen araberako sistema progresiboa ezartzen zuen”. Kasu horretan, Pasaiak 118.216 euro beharrean, 152.690 euro jasoko zituela azaldu du.