Bihar, igandea, elkarrekin bazkalduko dute bertako zein etorkinek
SOS Arrazakeriak martxan jarritako Bizilagunak ekimenaren txanda bihar iritsiko da. Aurten bigarren aldiz antolatu dute joan den urteko bideari jarraituz. Dinamika horren helburua etorkin eta bertakoen harremanak estutzea da, eta horrekin estereotipo eta antzeko beste trabak gainditzea.
Aurten Kolonbia, Mexiko, Ginea, Nikaragua, Ghana, Mendebaldeko Sahara, Maroko eta Argentinatik etorritako familiek parte hartuko dute.
Iaz 120 famili elkartu ziren, eta 60 bazkari egin zituzten, Gipuzkoa osoan, eta baita Errenteria-Oreretan ere.