Marinel giroa izango da nagusi arratsaldetik aurrera Lezon
Gaur arratsaldean zabalduko dute Marinel Azoka Saldise plazan. 17:30etik aurrera 40 postutik gora, tailerrak, jokoak, musika eta dantza ez dira faltako. Eguraldi txarra iragarri badute ere Saldise plaza estalia dela gogorarazi dute antolatzaileek eta beraz ez duela azokan eragingo.
Bihar eta etzi goizeko eta arratsaldeko ordutegia izango du azokak. Goizez 11:00etatik 14:30era izango da zabalik eta arratsaldez 17:30etik 21:30era.