Karnaba Otxote eta Maria Magdalenaren Lagunen Taldeko kideak Iñaki Goñi eta Alberto Zapirainen omenezko kontzertuaren aurkezpenean.
Maria Magdalenaren lagunak kultur elkartearen ekimenez Iñaki Goñi tenore eta Alberto Zapirain baritonoa omentzeko kontzertua egingo dute, gaur, 20:30ean, Madalena ermitan. Oholtza gainean Karnaba otxotea izango da. Bi partetan banatuko du kontzertua: lehenengoan musika sakra entzun ahal izango da, eta bigarrenean euskal eta errusiar folklorea.
Bietatik Goñi bakarrik izango da omenaldian. Zapirainek partez senitartekoak izango dira, abuztuan hil baitzen. Biak erreferentziak izan dira kantuaren munduan, Errenteria-Oreretan, eta biek ala biek ibilbide luzea izan dute musikaren munduan.
Goñik 83 urte ditu, eta kantatzen jarraitzen du oraindik ere. 7 urterekin hasi zen herriko Parrokiako koruan abesten. Handik aurrera, hainbat korutako kide izan da: Pasaitarra, Stella Maris eta Karnaba otxotea. 80eko hamarkadan zuzendari izan zen. Karnaba 1994ean berriro fundatu zutenean, bera izan zen sortzaileetako bat.
Zapirainek ere Parrokiako koruan hasi zuen bere ibilbidea, eta Goñi bezala, handik Pasaitarra abesbatzara jo zuen. Maria Teresa Hernandez sopranoaren ikasle izan zen, eta berak eman zion oniritzia Pasaitarra abesbatzaren parte izateko, 38 urtez egon zen bertan. Bere ibilbideko gertaerarik garrantzitsuena Stravinsky-rekin batera
Edipo Rey kantatu zuela.