Emeki Hondarribiko emakumeen elkarteak Bidasoko Emakumeen III, Topaketa antolatu du hilaren 23rako. Aurreko bi ekitaldiak bezala Zuloaga Etxean egingo dute, goizez. Aurten landuko duten gaia
Gazteen arteko genero indarkeria izango da, hainbat alorretik begiratuta.
Emekitik azaldu dutenez, jardunaldi irekia da eta herritarrei dei egin diete parte hartzeko “elkarteren baten bazkide izan ala ez izan”.
Bidasoko Emakumeen III. Topaketa
Egitaraua
- 09:45ean. Parte hartzaileei harrera egitea eta materiala banatzea.
- 10:00etan. Ongietorria eta topaketaren aurkezpena. Aitor Kerejeta alkateak eta Emekiko kide batek hitz egingo dute.
- 10:30ean. Hitzaldia: Zer da genero indarkeria eta tratu txarra?.
- 11:00etan Hitzaldia: Genero indarkeriaren pertzepzioa jende gaztearen artean.
- 11:30ean. Atsedena (kafea banatuko dute).
- 12:00etan. Hitzaldia: Berdintasunean hezteko ekimenak.
- 12:30ean. Galderak eta eztabaida.
- 13:00etan. Jardunaldiari amaiera ematea.