Filipinako tifoiaren biktimei laguntzeko eskatu du PSE-EEk
Elkartasuna eskatu die herritarrei eta erakunde publiko zein pribatuei Errenteriako PSE-EEk Filipinetan Haiyan tifoiak utzitako hondamendiaren biktimei laguntzeko: “Ahal duten neurrian baliabide ekonomiko zein materialen ekarpena egin dezaten”.
PSE-EEk gogorarazi duenez, hainbat erakunde ari dira lanean hondamendiaren kontra, eta urgentziaz bete behar diren oinarrizko beharrak daude: “Erakunde horiek hainbat kontu korronte eman dituzte ekarpenak egiteko eta materiala utzi ahal izateko”.
Errenteriako Udalean, zehazki, Lankidetza eta Garapen partidaren barruan dagoen larrialdietarako laguntza bat emateko eskatuko duela aurreratu du PSE-EEk.