Eroritako arrantzalearen bilaketa lanak bertan behera utzi dituzte eguraldiagatik
Erreskate lanetako langileek asteartean itsasora eroritako arrantzale oiartzuarraren bilaketa lanak bertan behera utzi utzi dituzte. Hiru egunez jarraian bilaketa lanetan ibili dira baina eguraldi txarrarengatik atzo arratsaldean bilatzeari utzi zioten.
Gertakaria astearte eguerdian izan zen, desagertua Justizen uretara erori zenean. Berarekin arrantzan zegoen lagunak eman zuen gertakariaren berri.