Atez atekoa baztertu eta bosgarren edukiontziaren alde egiteko eskatu dio Pasaiako EAJk Bilduri
Atez ateko hondakinen bilketa sistema alde batera uzteko eskatu dio Bilduri Nahikari Oterminek, Pasaiako EAJko bozeramaleak, eta haren ordez bosgarren edukiontzia ezartzeko, “herritarren nahia kontutan hartuta”. Bilduk atez ateko bilketa sistema Pasai Antxora zabalduko duela eta egin ditu adierazpen horiek alderdi jeltzaleko bozeramaleak. Horren harira Pasaia Garbia plataformak atez atekoaren kontrako 4.247 sinadura aurkeztu zituela udaletxean ekarri du gogora: “Hala ere udal gobernuak bere erabakia inposatzen jarraitzen du”.
Parte hartze prozesuaren gainean ere aritu da Otermin, “parte hartzea baino mitinen itxura” handiagoa duela salatzeko, eta Donibaneko datuak manipulatzea egotzi dio azkenik Udal Gobernuari.