AP-8 autobidean lanak egingo dituzte asteburuan eta Oiartzungo zatian eragina izango dute
Mantentze lanak egiteko Bidegik hainbat bide itxiko ditu asteburuan AP-8 autobidean Aritzetan, Oiartzunen, Lasarten eta Astigarragan. Oiartzunen hiru mozketa izango dira.
Batetik, Bilboko norabidean autobidea itxiko da (12. kilometroan), larunbateko 13:00etatik igandeko 17:00etara.
GI-20 errepideko Bilborako norabideko Oiartzungo irteera (0 irteera) itxiko da ere, larunbateko 13:30etik igandeko 17:00etara. Oiartzungo ordainlekura joateko irteera zabalik egongo da.
Eta bukatzeko, Bilborako norabidean Oiartzungo ordainlekua itxi egingo da, azaroaren 16ko (larunbata) 14:00etatik azaroaren 17ko (igandea) 17:00etara. GI-20 errepidea hartzeko Donostia norabideko sarbidea zabalik egongo da.
Hain zuzen ere, itxierak dirauten bitartean GI-20 errepidea –garai bateko Donostiako saihesbidea— erabiltzeko eskatu dute Bidegitik.