Annapurnako esperientzia azalduko dute, Urdaburun
Kepa Oliberik Annapurna inguruan egindako diapositiba bilduma erakutsiko du, ostegunean, azaroak 21, Urdaburu mendi elkartean, 20:00etatik aurrera.
Urdaburuk azaldu duenez, Oliberik Nepalen ezagunenetako den trekinna egin du Annarpurnan eta Nepalgo bi haran sakonenak jarraitu ditu Marsyangdi eta Kali Gandaki. Horrez gain, bertako herrixketako bizimodua gertutik ezagutzeko aukera izan du.
“Ibilbidean zehar, 7.000-8.000 metroko mendiez inguratua, paisaia oso aldakorra da. Gune baxuetan landaretza tropikala paisaia idor bati bidea ematen dio Thorung Pss muinoan (5.412 metro) gora doan bitartean. Hau da bi haranetako gune gorenanea, hain zuzen ere, antzina bateko Mustang erreinuaren ateetan”, jakinarazi du Urdaburuk.
Bizikloia
Hurrengo larunbatean, hilak 23, XXVI. Bizikloia-Eneko Arzelus memoriala egingo dute, Urdaburu mendizale elkarteak antolatuta. 15:00etan aterako da, Ugaldetxotik.
Dagoeneko izena eman daiteke, 943 52 78 79 telefono zenbakira deituta edo urdaburumendizale[a bildua]euskaltel.net helbidera idatzita.