Ohorezko Mailako futbol taldeak igandean jokatuko du
Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak etxean jokatuko du asteburuan, baina ez du larunbatean egingo ohi duen bezala, igandean baizik, 11:30ean. Larunbatean Kontxako irabazleei egingo zaien omenaldiagatik hartu dute erabakia. Horrela, futbol zaleek ez dute bien artean aukeratu beharko. Larunbatean omenaldira eta igandean Hondartzako berdegunera, bietara joateko aukera izango dute.
Joan den asteburuan Lasarten galdu zuten berdeek baina sailkapeneko goiko aldean segitzen dute eta beste astebetez nahiko dute hor egon. Horretarako, hiru puntuen bila aterako dira Mikel Llorentek entrenatzen duen taldea.
Bergararen aurka jokatuko du Hondarribiak. Bederatzigarren postuan daude bergararrak, hamabi punturekin, Hondarribiak baino hiru gutxiago. Nolanahi ere, hamabi puntu horietatik 11 etxean lortu dituzte; kanpoan jokatutako lau partidetatik hiru galdu dituzte eta bakarra berdindu.