Liburuak egileekin landuko dituzte azaroan Gamon ikastetxean
Literatura lantzeko modurik zuzen eta eraginkorrena liburuen egileekin beraiekin lantzea dela uste dute Gamon ikastetxean. Horregatik, hainbat idazlerekin zita egiten dute urtero. Aurretik ikasleek haien liburuak irakurtzen dituzte eta, ondoren, solasaldia egiteko aukera dute idazlearekin.
Hilaren 27an 5. eta 6. mailetako ikasleentzako saioak egingo dituzte eskolako liburutegian. 5. mailakoak Antton Kazabonen Momolo lana irakurtzen ari dira eta Kazabonekin aztertuko dute irakurritako lana egun horretan. 6. mailakoek, berriz, El hombre que abrazaba a los árboles liburua landuko dute bere egilearekin, Ignacio Sanzekin, hilaren 27an.
Eta hurrengo egunean, hilaren 28an, 3. eta 4. mailako ikasleen txanda izango da. Mandoegin, Iñaki Zubeldia idazlearekin elkartuko dira eta Tximu bat klinikan liburua aztertuko dute berarekin.