
Atzo Alaberga auzoko biribilgunean egin zuten elkarretaratzea
Juantxo Lasa Mitxelena Txikierdi errenteriarrak hemezortzigarren eguna egingo du gaur gose greban Sevilla II espetxean, bertan euskal presoek bizi dituzten baldintzak salatzeko. Horren harira, elkarretaratzea (irudian) eta asanblea egin zituzten atzo Errenteria-Oreretako Alaberga auzoan, bertakoa delako Lasa. Asteburuan espetxe horretara martxa egingo dute. Joan den asteburuan presoa bisitatzen izan direnek esan dute ordurako zortzi kilo zituela galduta oreretarrak, baina bororkaldia “muturreraino” eramateko prest dagoela bera, eta harekin batera greban dauden beste euskal presoak.