Artzuportutik pasatuko dira mendizaleak
Igande honetan, hilak 17, Haurtzaro Mendi Taldeko kideak Hondarribira joango dira. Hondarribia (Amute)-Guadalupe-Justiz-Artzuportu-Higer-Hondarribia (portua) da egingo dute ibilbidea.
Guztira 11,5 kilometroko ibilbidea egingo dute. Ikastolako aparkalekuan hartuko dute autobusa mendizaleek goizeko bederatzietan eta 14:30ean itzuliko direla aurreikusten dute.