Galtzaraborda kiroldegiko argiteria berritu du azaroan udalak
Errenteriako Udalak Galtzarabordako Udal Kiroldegiko argiteria berritzeko hainbat lan egin ditu hil honetan, kirol instalakuntzaren energia eraginkortasuna hobetzeko xedearekin. 60.000 euro inbertitu dituzte lan horietan eta zati bat Euskal Energiaren Erakundeak finantzatu du.
Igerilekuaren eremuan, foku zaharrak kendu eta kontsumo baxuko LED sistemako argiak jarri dituzte. Gainera, “energia aurrezteko zentralizaturiko argi sentsore bat” egokitu dutela azaldu dute udaletik. Eta squasheko bi pistetan eta Kirol Pista delakoan ere argi guztiak ordezkatu dituzte, “indar handiagoko eta kontsumo gutxiagoko luminariekin proiektore guztiak aldatu dira”.