Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak sariak emango ditu larunbatean
Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak logotipo eta argazki lehiaketak antolatu zituen. Bada horien sari banaketa hilaren 16an (larunbata) egingo dute, 12:00etatik aurrera, Urdanibia plazan (Sargia parkearen sarreran). Gainera, lehiaketetan parte hartu duten lanekin erakusketa jarriko dute.
Horrez gain, auzo elkarteari buruzko informazioa emateko prest egongo dira bertako kideak, hala nahi dutenentzat.