Pasaia eta Donostia inguruan ibiliko dira erretiratuak
Noizbehinka Errenteria-Oreretako erretiratuek txangoa egiten dute, eta larunbat honetan geratzeko ordua jarri dute. Hala, 08:15ean geratu dira Topoko geltokian.
Oraingoan nahiko astinduko dituzte hankak Errenteria-Orereta, Herrera, Pasai San Pedro, Ulia eta Sagues ibilaldia egingo dutelako. Gero, buelta egingo dute Errenteria-Oreretara.
Antolatzaileek makila eta oinetako egokiak eramateko aholkatu dute, ibilbideak “maila ertaineko zailtasuna” duela argudiatuta.