Itsasora eroritako oiartzuarra bilatzen jarraitzen dute
Atzo 12:00ak aldera erori zen itsasora. Larrialdi zerbitzuetakoek bere motxila soilik aurkitu zuten atzo.
Gaur goizean bilaketa lanetan hasi dira berriro larrialdi zerbitzuetako langileak Oiartzungo M.A.O.S. herritarra aurkitzeko. Justiz (Hondarribia) eremuko itsaslabarrean arrantzan ari zen lagun batekin eta hark jakinarazi zien larrialdi zerbitzuei gertakaria. Oraingoz desagertutakoaren motxila harrapatu dute.