Irungo Udalak 30.000 euro bideratu ditu Filipinetako tifoiaren kaltetuak laguntzeko
Irungo Udaleko Garapenerako Laguntza departamentuaren bitartez 30.000 euroko laguntza emango die Filipinan aurreko astean izan zen tifoiaren kaltetuei. Laguntza hori Zabalketa gobernuz kanpoko erakundearen bitartez helaraziko diete filipinarrei. Maite Cruzado udaleko Garapenerako Laguntza ordezkariaren arabera, gisa honetako ezbeharrak gertatzen direnerako partida badute udalean, “eta Filipinetara dirua bideratzea lehentasuna izan da guretzat”. 2010ean, Haitin lurrikara izan zenean, 25.000 euro bideratu zituzten hara, eta beste 15.000 bideratu zituzten beste laguntza egitasmoetarako.