Udal ordezkariak, Behemendikoekin, furgonetarekin
Irungo garraio publiko zerbitzua osoagoa da astelehenetik, landa eremuko biztanleek eskaripeko garraio zerbitzua dutenetik. Udalak Behemendi Landa Garapenerako Elkarteari jaramon egin eta horregatik da abian zerbitzua, eta eskaripekoa denez, ibilgailua baserrietara joateko aurretik 608 15 09 08 telefono zenbakira deitu beharko da, gutxienez ordu bateko aurrerapenarekin. Onuradunak Olaberriako, Meakako, Ibarlako, Behobiako, Elitxuko (Txenperenea) eta Kateako landa eremuetako irundarrak izango dira.
Zerbitzuaren jatorria eskatzen den guneetatik hasiko da. Eta helmugako geltokiak honakoak dira: Fermin Calbetoneko geltokia, Dunboa osasun zentroa, erdiguneko osasun zentroa, Bidasoko Ospitalea, Luis Marianoko udal gizarte zentroa, Iraso udal gizarte zentroa, Meaka-Ibarla aldeko ikastetxeko autobusaren geltokia, edo landa eremuetatik hurbil egon daitezkeen beste geltoki batzuk.
Bi tarifa izango ditu zerbitzuak. Lehena, Lurraldebus/Mugi txartela dutenarena izango da, 0,72 eurokoa baina esku ditutan egin beharko dute ordainketa. Txartel hori ez dutenek 1,30 ordaindu beharko dute txartelagatik. 0-4 adin tarteko haurrek doan dute zerbitzua.
Cristina Laborda udaleko Mugikortasun zinegotziak nabarmendu zuen Irungo garraio sistema hobetzeko urratsa izan dela landa eremuko garraio zerbutzuarena, “garraio publikoa landa eremuko biztanleen etxeetaraino hurbiltzeko ahalegina egin dugu”. Miguel Angel Paez Landa Garapenerako ordezkariak, berriz, esan du landa eremuetan ere badaudela mugikortasun arazoak dituzten herritarrak, eta horientzako bereziki onuragarria izango dela zerbitzua, “hiriko toki jakin batzuetara erraz iristeko aukera izango dutelako”.