Hiru talderen kontzertua, Zintzilik Irratiaren urteurrena ospatzeko
Zintzilik Irratiak 29 urte beteko dituela ospatzeko hiru taldek kontzertua emango dute, larunbatean, hilak 16, Niessen aretoan. Borrokan, Inoren Ero Ni eta Nonguayaz igoko dira oholtzara. Kontzertua 22:30ean hasiko da, eta sarrerak 5 euroan daude salgai.
Aurkezpena
Denboraldi berria martxan jarri du irrati libreak, eta joan den larunbatean datozen hilabetean entzun ahal izango den programazioa aurkeztu zuen Perrategian. Irrati libreak “lagun pila bat” elkartu zirela azaldu du, eta “parrilla goxo-goxoa” gelditu zitzaiela. Aurkezpena Internet bidez egin zutela adierazi du, arazo teknikoak medio. Hala eta guztiz ere, arazoak konpondu dituztela eta larunbat arratsaldetik FM 100k normaltasunez funtzionatzen duela jakinarazi du.