Fede Aguado eta Osi Martinezekin bluesa entzungo da Reynan
Blues doinuak interpretatuko dituzte, bihar, osteguna, 22:30etik aurrera, Errenteria-Orereta De Cyne Reyna tabernan. Oholtzara Fede Aguado eta Osi Martinez igoko dira. De Cyne Reynak aurreratu duenez, Madrilgo kale bluesaren ordezkariak dira biak: “XXI. mendeko bi juglare dira, country eta bluesaren tradizio zaharrena galdu gabe bere musika transmititu eta hurbiltzen dutenak, eta baita asmatu ere, momentuan publikoaren inplikazio eta konplizitatea lortzen dutelako”.