Eta Donostiako zatiarekin, zer?
Antxon nahiz Trintxerpen kale baten alde bat Pasaia da, eta bestea, administrazio aldetik behintzat Donostia. Antxon Eskalantegi kalearekin eta haren atzean dauden etxebizitza eremuekin gertatzen da hori. Udal gobernu taldeak esan du, mugen auziaren aipamena eginez, “pasaitar” kontsideratzen dituela gune horietan bizi diren herritarrak, “nahiz eta administratiboki donostiarrak izan”. Hortaz parte hartze prozesuan nahiz hondakinak gaika biltzeko ekimenetan parte hartzeko eskatu die.
Bestalde, Donostiako Udalarekin gaiaz hitz egiten ari direla jakinarazi du Amaia Agirregabiria alkateak, “alde horretan bizi direnei irtenbide duinak emateko”.