
Areto futboleko Oiartzungo bi taldeak
Asteburu honetan, Elorsoro kiroldegian Oiartzungo taldeek jokatu duten areto futboleko Gipuzkoako lehen mailako derbia hizpide izango dute Oiartzun Irratiko Kirolez Blai! saioan. Mirari Martiarenak eta Joxe Migel Lopezek partidaren laburpena, iritziak, elkarrizketak… eskainiko dituzte gaur 13:15etik aurrera. Errepikapena ohi bezala 20:30ean izango da.