1942an jaiotakoak elkartuko dira hilaren 30ean
Kintoen hainbat bazkari egiten ari dira azken asteetan, eta 1942an jaiotako errenteriarrak ere elkartuko dira. Hori hilaren 30ean (larunbata) izango da, baina bazkarira ez da mugatuko elkar aurkitzea. Hala, aurretik, meza izango da 12:30ean, Madalena ermitan, eta 14:00etan, berriz, bazkaria Amulleta elkartean.
Parte hartzeko aurretik 40 euro sartu beharko dira Laboral Kutxako 3035 0011 24 011 1074822 kontu korronte zenbakian. Izena hilaren 27a baino lehen (asteazkena) eman beharko da.