Pello Aramendi, Gizarte-Ongizate zinegotzia; Ion Loiola, Petra Lekuona Fundazioko lehendakaria eta Aiora Perez de San Roman alkatea
Hitzarmenaren bidez bi erakundeen arteko konpromisoak zehaztu dituzte.
Hala, Oiartzungo Udalak ardura ekonomikoak hartuko ditu bere gain eta hemendik aurrera udalak ez du fundazioaren kudeaketan parte hartuko. Ia bi urtez egon dira hitz egiten adostasunera heldu aurretik. “Hilabete hauetan maiz bi aldeen jarrerak oso urruti egon dira, baina guztien borondate onari esker adostasunera heldu izana baloratzekoa eta positiboa da”, adierazi du udalak.