PSE-EEren iritziz tasen igoerak "kudekatetako eraginkortasun ezari" erantzuten dio
Gehiegizkoa iritzi do Pasaiako PSE-EEk lehengo astean Gobernu Taldeak Ezker Anitza-IUren babesaz onartutako tasen igoerari. Tasak eta zergak %1,9 igotzea adostu zuten lehengo asteko udalbatzarrean. PSE-EEk, baina, igoera %0,5ekoa izatea proposatu zuen zuzenketa bidez, nahiz eta beren proposamena aurrera atera ez. PSE-EEk uste du Bilduk azken urteetan egin dituen igoerak “kudeaketako eraginkortasun ezari” erantzuten diotela. PSE-EEk gogoratu du Pasaia “krisiak gogor kolpatutako herria dela”, eta horregatik uste dute, zergak igo ordez beste erakundeetatik dirua lortzeko lan gogorragoa egin beharko lukeela Gobernu Taldeak.