'Poza' antzezlanerako sarrerak eros daitezke
Dagoeneko salgai daude igandean, hilak 17, emango duten Poza antzezlanerako sarrerak. Metrokoadroka kolektiboaren lana da Poza: zergatik dantzatzen dute bosniarrek?, eta esperientzia lazgarri bat bizi ondoren pozik nola egon daitekeen, horretan sakontzen du lanak.
“Bost lagun gela batean, zer edo zer ederra gertatzeko zain”. Horrelaxe abiatzen da antzezlana. “Esperientzia lazgarri bat bizi izan duen inor ikustea mokortzen, dantzatzen, ahotsa kantu betean urratzen… horren lekuko denari sortzen zaion egonezina da lan honen abiapuntua. Izutzeraino gozoak diren uneak, hunkidurarako ederrak diren krudeltasunak”. Azaltzen du sinopsiak.
Sarrerak 9 euroan daude salgai, eta erretiratu eta ikasleek beherapenarekin, 7 euroan lor ditzakete. Gaur, bihar, ostegunean eta ostiralean egongo da aurretik erosteko aukera. Bihar goizez 11:00etatik 13:00etara, eta gainontzeko egunetan arratsaldez: 18:00etatik 20:00etara. Ikuskizunaren egunean, berriz, leihatilan bertan egongo dira salgai ikuskizuna hasi baino ordu bete lehenagotik.