Maialen Ramosek brontzea jantzi du etxeko txapelketan
Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo taldeak antolatuta joan den larunbatean XXII. Ama Guadalupekoa Hondarribiko Hiria Nazioarteko Judo Txapelketa egin zuten Jostaldi pilotalekuan. Europako hainbatherrialdetako 300 kirolarik baino gehiagok parte hartu zuten eta Espainiako Kadete Mailako Superkoparako puntuak banatu ziren. Etxeko taldearekin lehiatzen den Maialen Ramosek brontzea lortu zuen, -63kiloetan. Aurreko proban ere metal berdina lortu zuen Ramosek, urrian Vigon (Galizia).