Kalean kantuz, eta bazkalduz
Kalean Kantuz programaren urteroko bazkaria egingo dute hilaren 24an (igandea) Klink elkartean. Hileroko azken igandean ateratzen dira euskal abestien zaleak kalean kantuz aritzeko. Azaroko saioa Damarri plazan egingo dute, Batzokiaren parean, eta ondoren egingo dute bazkaria, 14:00etan. Bazkariaren prezioa 20 eurokoa da eta Klinken bertan edo Kai Alde goxodendan eros daitezke.