Jaizkibelen itsasora erori den arrantzale baten bila dabiltza
Ertzaintzaren erreskate zerbitzuak Jaizkibelgo Justiz (Hondarribia) eremuko itsaslabarrean arrantzan ari zen lagun baten bila ari dira. 12:00ak aldera itsasora erori egin da. Harekin batera beste lagun bat zegoen arrantzan, eta hark jakinarazi die larrialdi zerbitzuei gertakaria. Eguraldia ez da aproposa bilatze lanetarako, baina Ertzaintzak HITZA-ri jakinarazi dio abian dutela arrantzalea bilatzeko erreskate plana.