Herri Musikaren Jardunaldiak hasiko dira gaur
Hamabigarren aldia izango da aurtengoa eta ikus-entzunezko bildumen kudeaketa izango da gaia. Gaur, larunbatean eta igandean izango dira Soinueneak antolatutako jardunaldiak.
Gaur, 19:30ean, Doinutegi proiektuari buruzko erakusketa aurkeztuko dute turismo bulegoan (Fermiñenen). Erakusketa igandera bitarte ikusi ahal izango da.
Hilaren 16an, larunbata, ikus-entzunezko bildumen kudeaketari buruzko mintegia izango da Ergoiengo Auzokalte elkartean. Hauxe izango da egitaraua:
10:00etan, ikus-entzunezko bildumak gure inguruan. Jon Bagues (Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboa).
11:00etan, ikus-entzunezko dokumentuen problematika digital aroan. Arantza Mariskal (Tabakalera).
12:00etan, atsedena.
12:30ean, argitaratu gabeko hotsaren deskribapena eta katalogazioa: nazioarteko proiektuak. Jose Luis Maire (Biblioteca Fundacion Juan March).
14:00etan, atsedena (bazkaria).
16:00etan, ikus-entzunezko dokumentuen hedapena. Gaizka Aranguren (Labrit Multimedia).
17:00etan, atsedena.
17:30ean, mahai ingurua.
Hilaren 17an, igandea, herri musika zuzenean izango da:
11:00etan, Oiartzungo Herri Musika Eskolako albokari, dultzainero eta txistularien kale buelta Elizalde inguruan.
12:30ean, Oiartzungo udaletxeko areto nagusian: Doinutegi herri musika bildumaren grabazioetan parte hartu duten protagonista batzuen zuzeneko emanaldia.
14:30ean, Girizia Elkartean, herri bazkari musikatua.