Iaz arrakasta izan zuen Mintzodromoak
Txiste grafikoen lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketarekin abiatui dira gaur 2013ko Neguko Jardunaldiak, Hondarribiko Udaleko Euskara departamentuak azaroa eta abendurako prestaturiko ekitaldien zerrenda. Urtero bezala ia denetarik jasotzen du Neguko jardunaldien egitarauak: erakusketak, antzerkia, ipuin kontaketak, musika, bertsoak… Orotara, hamabi ekitaldi dira, zazpi azaroan eta beste bost abenduan, eta denak euskaraz.
Neguko Jardunaldiak 2013
- Hilaren 12tik 22ra: Txiste grafikoen erakusketa. 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, Zuloaga Etxean.
- Hilak 16, larunbata: Pottola antzerkia helduentzat. 20:00etan, Itsas Etxean.
- Hilak 21, astezkena: Literatura tailerrean Miren Agur Meaberen Kristalezko begia landuko dute. 18:00etan, Zuloaga Etxean.
- Hilak 23, larunbata: Txiste grafikoen lehiaketako sari banaketa eta ekitaldia Aitor Txarterina komikilariarekin. 12:30ean, udaletxeko areto nagusian.
- Hilak 24, igandea: Kalean Kantuz, 12:00etan, Damarri plazan. Ondoren bazkaria Klink elkartean (txartelak Klinken eta Kai Alde goxotegian, 20 euroan).
- Hilak 27, asteazkena: Ipuin kontaketa Lupe Lekuonarekin. 4-9 urteko haurrentzat. 18:00etan, Zuloaga Etxean.
- Hilak 30, larunbata: Bertso afaria, Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariekin. 21:00etan, Itsas Lur elkartean Izena emateko: 628170530 (Rafa). 20 euro.
- Abenduak 1, larunbata: Ametsen fabrika haurrentzako ikuskizuna, Lankuren eskutik. 17:30ean, Amute-Kostako auzo elkartearen egoitzan.
- Abenduak 3, asteartea: Euskararen Eguna. Mintzodromoa Kasino Zaharrean.
- Abenduaren 11tik 15era. Euskal liburu eta disko azoka, Portuan. 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
- Abenduak 14, larunbata: Literatur lehiaketetako sari banaketa. 12:00etan, udaletxeko areto nagusian.
- Abenduak 19, osteguna: Literatur tailerrean Kirmen Uriberen Mussche landuko dute. 16:00etan, Zuloaga Etxean.