Maria Jesus L’ Hoeste Kolonbiako El Congreso de los Puebloseko ordezkariak bisitatuko du gaur, 19:30ean, Mikelazulo kultur elkartea. Hain zuzen, bere hitzaldiarekin jarriko da martxan aurtengo Herrien Astea. Hemendik igandera bitartean hitzaldiak, bisita gidatuak, afariak, antzerkia eta beste hainbat ekitaldi izango dira.
L’ Hoeste kide den
El Congreso de los Pueblos mugimenduak Kolonbiako herri, sektore eta lurraldeen araudien eraikuntzan lan egiten du. Herri indigenaren erresistentziaren parte da, eta “denek tokia izango duten herri hobeago baten alde” ari da lanean.
[box]
Egitaraua
Azaroak 12, asteartea
- 19:30: Maria Jesus L’ Hoeste, Kolonbiako El Congreso de los Puebloseko kideak Kapitalismoa, emakumea eta bizitza hitzaldia emango du, Mikelazulon.
Azaroak 13, asteazkena
- 19:30: Hitzaldia zintzilik, Alicia Canaviri Boliviako CDIMAko kidea Emakumea ikuspegi indigenistatik hitzaldia ematekoa zen, Mikelazulon.
Azaroak 14, osteguna
- 16:30: Gure herriko historia, begirada osatuz. Beste kultura eta historiatik etorritako lagunekin ibilbide bat egingo dute herriko parte zaharrean barren, Joxemari Carrerk lagunduta. Parte hartzea irekia da.
Azaroak 15, ostirala
- Egun osoan zehar: Herriko artista talde batek, astean zehar, mural-mosaiko bat egingo du, Lapedusako katastrofearen harira. Mosaikoa Zumardian egingo dute ikastolaren alboan, eta egun horretan bertan bukatuko dute, Laguntasunaren eta Aniztasunaren mosaikoa.
Azaroak 16, larunbata
- 20:30: Lanpedusa salatuz, ekitaldia, mosaikoaren aurrean.
- 21:30: Saharako afaria, Txintxarri elkartean.
Azaroak 17, igandea
- Poza antzezlana, Niessen aretoan.
Egunero
- Elikadura burujabetzari buruzko erakusketa, Mikelazulon.
[/box]