Eskifaia Txikikoek handiekin abestuko diote Santa Zeziliari
Larunbaterako Santa Zeziliaren omenezko kontzertua egingo du Eskifaia Elkarteak Portuko elizan. Urtero egiten dute kontzertua baina aurten, berrikuntza gisa, Eskifaia Txiki abesbatza izango da elkarteko beste bi koruekin batera, Xatz Eskifaia eta Eskifaia Abesbatza. 20:30ean hasiko da kontzertua eta sarrera doan izango da. Lekua hartzeko komeni da garaiz joatea.