Orain urtebete aurkeztu zuten taldea Lezon
Lezo herri parte hartzaile eta euskalduna bihurtu nahi du irrien Lagunak taldeak. Horretarako, kafe tertulia antolatu dute datorren larunbaterako, hilak 16. Guraso eta helduak deitu dituzte bertan parte hartzera Irrien lagunak taldeko kideek, “zuen eta zuen seme-alabek ideiak gauzatzen parte hartu nahi baduzue, horretarako aukera izango duzuelako”. Haur eta gazteei ere luzatu diete gonbidapena, “herrian zer egin nahi duten azaltzera”.
Arratsaldez egingo dute kafe tertulia, 17:00etatiok 19:00etara Lezo Herri Eskolan.