Pasaiari buruz "demagogia" egitea egotzi dio Ezker Anitza-IUk PSE-EEri
PSE-EEk “iparra galdu” duela eta badiaren biziberritzeari dagokionez “ez proposamenik ez eta sinesgarritasunik” ez izatea leporatu dio Ezker Anitza-IUk PSE-EEri. Urkulluren exekutiboaren aurrekontu proiektuan badiaren biziberritzerako 60.000 euro aurreikusi izana kritikatu du berriki PSE-EEk. Ezker anitzaren iritziz, ordea, sozialistek “ez dira nor” aipatu kritikak egiteko, aurreko legegintzaldian beraiek egon zirelako gobernuan, eta “aukera asko izan dituzten arren, sekula ez dutelako badiaren biziberritzea bultzatu”. PSE-EEk EAJrekin egindako hitzarmenean “kanpo kaiarekin lotutakoek baino ez dutelako toki” salatu du Ezker Anitzak.