Suminduen Eguna egiten ari dira gaur Errenteria-Oreretan. Oarso Taldeak antolatuta, babes zabala jaso du krisiak ekarritako ondorioak eta murrizketak salatzea helburu duen egunak. Eguerdian hasi dira ekitaldiak, zumardiko karpan burutzen ari diren “txorizadarekin”. Oarso Taldeko kide Kepa Olaizek azaldu duenez, aipatu ekintzarekin “txantxa bat egin eta lapurrez inguratuta bizi garela” salatu nahi izan dute. Potea eta txorizoa eskaintzen diete karpara biltzen diren guztiei. Antolatzaileen arabera, “garaia da nahiko dela esateko”. Zentzu horretan, eguneko zita garrantzitsua 19:00etan egingo duten manifestazioa izango da. Atxikimendu ugari jaso ditu deialdiak. Manifestazio bukatuta kontzertua izango da zumardian. Goinetxe Anaiak, Gallinero All Stars eta Bad Sound System taldeek joko dute.
Suminduen Egunean, txorizada