Lehen finalaurrekoan arituko dira Jon Martin eta Jokin Uranga
Gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen finalaurrekoa jokatuko dute Gernika-Lumon, 17:30etik aurrera.
Jon Martin eta Jokin Uranga lehen finalaurreko horretako txartela lortuta, sailkatutako beste bertsolariekin lehiatuko dira: Amets Arzallus, Jone Uria, Julio Soto, Nere Elustondo eta Bernar Mandaluniz. Jai-Alai pilotalekuan izango da saioa.