
Bartzelonaren kontrako partida, Artalekun (A. Muñoz-CD BIdasoa)
Asteazkenean Bartzelona Bk Kopatik kanpo utzi ondoren (23-21, Bertzelonan), gaurtik indar eta gogo guztia ligan jarri behar du Bidasoak. 18:30ean neurtuko ditu indarrak Globalcaja Ciudad Encantadaren etxean (Cuencako taldea da), ligako lehen garaipenaren bila, eta zulotik apurka ateratzeko bidean. Gainera, bi nobedade izango ditu jokalarien zerrendak, Milosevic eta Alvarez fitxaketek debuta egingo dutelako.
Sailkapen nagusian 12. da Cuencako taldea, Bidasoak baino bost puntu gehiagorekin (16. eta azken dira irundarrak). Partida sendoa egin behar dute irundarrek, defentsan batez ere, lehen garaipena eskuratzeko.