Kirol instalazioetarako hobariak eska daitezke Errenteria-Oreretan
Helduentzako abonu orokorrean (18 urtetik gora eta 65 urtetik beherakoei zuzendua) eta familia abonuetan (igerilekukoa eta orokorra) hobariak eska daitezke dagoeneko, udal kirol patronatuak jakinarazi duenez. Hilaren 30era arteko epea izango da horretarako, eta patronatuaren bulegoan egin beharko da, 09:00etatik 14:00etara (943 44 96 91).
Hobari horiek %50era iristen dira, titularrak abonuan edo ikastaroaren kostean, baldintza batzuk betez gero: Errenterian erroldatuta egotea, enplegu eskatzaile gisa legez izena emadna egotea eta langabeziari dagokion saria edo laguntza agortua edukitzea, titularra 2013ko zerga ekitaldian indarrean dagoen langabeziaren inguruko parteko sariren bat jasotzen badu (PRODI Langabezia Babesteko Denboraldiko Programa eta Birgizarteratzea, RAI Gizarteratzeko Errenta Aktiboa edota PREPARA Plana Lanbidean Birkualifikatzeko Programa edo antzekoak).