Kalteak eragin dituzte Hendaiako hilerri zaharrean
Herriko Etxeak jakinarazi du aste honetan kaletak eragin dituztela ezezagunek herriko hilerri zaharrean, Salvador Allende kalean dagoenean. Gurutze eta oroitarriak mugitu edo hautsi dituzte, eta loreontzietan ere kalteak egin dituzte. Herriko Etxeak horiek guztiak bildu ditu, eta bertan hilobiak dituzte familiei eskatu diete hilerrira joateko, euren jabetzen berri izatera. Poliziak erasoen gaineko ikerketa zabalik du.
Jean Baptiste Salaberri auzapezak “irmoki” salatu du hilerrian gertatutako “ekintza gaiztoa”. Hildakoen eta horien senideen oroimena “iraindu” egin dituztela zehaztu du, eta “errespetuaren eta duintasunaren oinarrizko baloreak urratu” dituela salatu.