Jara Velasco da Hondarribia-Iruneko gazte sozialisten idazkari nagusi berria
PSE-EEren gazte mugimenduak, Gazte Sozialistek, idazkari nagusi berria dute Hondarribia-Irunen, Jara Velasco. Azahara Dominguezen tokia hartu du Velascok, bost urtez egin duen lanaren jarraipena egiteko. Aste honetan egindako asanblean aukeratu zuten sozialista gazteek, aho batez, Velasco izango zela mugimenduaren gidaria. Kargua hartuta Velascok esan zuen etapa berria “Irungo eta Hondarribiko gazteen ahotsa ordezkatua, eta entzuna izan dadin lanean” hasiko duela.
Bide horretan, Velascok esan zuen Gabonetan kanpaina abiatuko dutela, “gure presentzia nabaritu dadin, eta hurrengo kanpainarako bidea egiten hasteko. Herrietako gazteei hitza eman nahi diegu. Gazteria kritikoa eta parte hartzailea nahi dugu gizarte hobe bat eraikitzeko, eta guregan eragina duten politiketan eragiteko”,
Hondarribia-Irun eremuko sozialista gazteek nabarmendi dute demokrazian eta bakean sinesten dutela, “berti berdintasunaren bidetik”. Internazionalistak eta errepublikazaleak ere direla esan zuen Velascok, “eta gazteengan sinesten dugu, horregatik lan egiten dugu haien alde. Etorkizuna gurea da, baina orainetik landu behar dugu”.