![Hibaikako kideak, gaur, biribilgunean](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2013/11/INAGURACION-DE-LA-ROTONDA-IBAIKA-9-NOVIEMBRE-2013-68-300x200.jpg)
Hibaikako kideak, gaur, biribilgunean
Gaur goizean ekitaldia egin dute Pontikako biribilgune berrian, Arramendi pasealekuak eta Beraun kaleak bat egiten duten horretan, Pontikako Auzo Elkartearen ekimenez: errepide lotura hori inauguratu dute. Eta arraunarekin lotura zuzena du biribilguneak, bertan Kabia espazioaren barruan Aaarraun! egitasmoan egindako traineru zatia jarri dute, eta horrexegatik Hibaika Arraun Elkartearen ordezkaritza bat izan da biribilgunearen inaugurazioan. Hibaika biribilgunea izena jarri diote.